XXIX San Martin azoka, artisauak.

Aurten XXIX. San Martin azoka ospatuko dugu azaroaren 10ean.

Euskal Birusa antolatzaile den heinean beste hainbat konturen artean  artisau gunearen kudeatzaile lanetan aritzen da.

Aurten estreinakoz gure lana erraztu eta aukeraketa garbiagoa izateko  asmoz artisauen bete beharrak eta izen emate epeak jasotzen dituen dokumentua argitaratuko dugu eta eskaera  orriaren betetzea eskatuko du.

Bertan jasotako irizpideak jarraitu eta betetzeko ahalegina egingo du Euskal Birusak.

 

Gogoan izan beti ere gure lana boluntario lana dela eta zuen adeitasuna eskertzekoa dela.

Datorren astetik aurrera Udaleko eta gure  web gunean eta facebook-ean   kontsulta dezakezu honi buruzko informazioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude