XXX. San Martin azoka, partaideendako deialdia

Urriaren 1ean zabalduko da San Martin azokan izena emateko epea

30. San Martin azoka burutuko da aurten, eta Euskal Birusa Euskara Elkarteak berritasunak prestatzen dihardu urteurrena ospatzeko. Bitartean, azokan parte hartu nahi duzue nekazari eta ekoizleek  izena eman beharko duzue, urriaren 1a eta 10a bitartean. Beharrezkoa den informazioaren berri udaleko eta ondorengo lerroetan jaso ahal izango da. Nekazari eta ekoizleek Ermuko Udaleko Euskara Sailean eman beharko dute izena, 8:00ak eta 15:00ak bitartean, eta parte hartzeko oinarriak bertan jaso daitezke edo Udalaren webgunean (www.ermua.es). Eskabidea bete eta dokumentazioa erantsita  faranberri@udalermua.net helbidera bideratu daiteke izena emateko.

    Postuen esleipen publikoa urriaren 31n egingo da Lobianon, 19:00etan.

Oinarriak_2019_eus

eskabidea_San_Martin_2019

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude