One of the main viagra advantages of the viagra online online pharmacies viagra without prescription is a possibility of buying viagra online medicines without prescription buy viagra online of the doctor. viagra However, there are medications viagra the sale of which cialis is controlled by the cialis online government and presence buy viagra of the prescription is obligatory. buy cialis Rx online pharmacy offers medical buy viagra online products without viagra online prescription but buy cialis at the same time viagra online without prescription they may give you a prescription.
 

euskalbirusa.eus

Ermuan euskaraz bagara!

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Zer egiten dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Orain arte aurrera eraman ditugun ekimenen artean honako hauek daude:

1) Hartza eguna (elkarlanean)

2) Euskal liburu eta disko azoka

3) Santixauetako sentsibilizazio kanpaina

4) Santixauetako ekitaldi kulturalak

5) Postal lehiaketa

6) Juanita Ibaibarriaga literatur saria

7) Berbetan jardunaldiak (elkarlana)

8) Berbalagun egitasmoa (elkarlana)

9) Berbatruk merkatariei zuzendutako egitasmoa.

10)Ermuan kantuan.

11)Ahozko ondarea

Dena den, gure ekintzarik arrakastatsuenak beste bi hauek izan daitezke:
SAN MARTIN AZOKA eta berarekin batera antolatzen dugun San Martin kulturala.


DROGETENITTURRI Ermua eta Mallabiko herri aldizkaria

Lehenengoa urtean zehar antolatzen dugun ekintzarik ikusgarriena den bitartean, herri osoak edo gehienak hartzen baitu parte jai-egun arrakastatsu horretan, bestalde aldizkaria gure ekimenik iraunkorrena da, urte osoan zehar gure etxe eta kaleetan topa dezakegulako.

Bi ekimenok lotuta daude, aldizkaria (gaur egun ezagutzen dugun moduan) 1993ko San Martin Azokarekin batera hasi ginelako argitaratzen, Ermua eta Mallabiko herritarrei gure inguruko informazioa eskaintzeko -eta batez ere euskaraz eskaintzeko- helburuarekin. Jakingo duzuenez, hilabetekaria da eta pare bat datu ematearren zera esan dezakegu, gaur egun 1.750 ale banatzen ditugula bi herri hauetan (100 inguru kanpora joaten badira ere), irakurleak 4.000-5.000 inguru izan daitezkeela, eta 24 orrialdetan zehar hainbat interesgune edo sekzio jorratzen saiatzen garela: inkestak, entrebistak, kirolak... eta hau guztia 10 bat pertsonek osatutako erredakzio-taldeak daramagula aurrera, gure inguruko hainbat laguntzailerekin batera
Aipatutako ekintzak aurrera eraman ahal izateko, orain arte talde moduan funtzionatu dugu, dozena bat pertsonek osatutako talde moduan alegia, eta ekintzen emaitzak orokorrean ikusita, nahiko ondo funtzionatu dugula esan genezake, ekintzok aurrera ateratzeko gai izan gara-eta. Hori bai, zenbaitetan, San Martin Azokan adibidez, egin beharreko lana oso handia denez kanpoko laguntza ere eskatu behar izaten dugu, guk bakarrik ezingo genukeelako aurrera eraman.


1) HARTZA EGUNA

Inauterietan antolatzen den ekitaldia da, inauterietako zapatuaren aurreko egunean, hain zuzen ostiral arratsaldez egiten den kalejira da. Gerrate garaian Ermuan mutiko bat gaixotu egin zen eta berari medikamentuak erosteko asmatu zuten hartzaren figura. Hartzarekin batera Gillermo Bengoetxeak “Txindurrik” asmatutako koplak abesten dira gaur egun ere. Ez da dirurik eskatzen, Euskal Birusak bere garaian berreskuratu zituen koplak eta gaur egun beste elkarte batzuekin batera elkarlanean kaleratu du ohitura hau. Gurekin elkarlanean aritzen dira honako elkarteak: Anaitasuna ikastola, Eskolabarri, AEK Kaltxango euskaltegia eta Udal euskaltegia.


 


2) EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA

 2007. urtean XV. edizioa ospatu dugu. Esan behar da 2006. urtetik aurrera azokaren itsura guztiz aldatu dela. Lau egunez kaleratzen dira euskal liburuak, cdak eta jokoak. Bertan Elkar argitaletxeak eta Ermuko bi dendariek parte hartzen dute eta baita ere Gerediaga  elkartea, Badihardugu elkartea eta Ermuko Udal Liburutegia.
Azoka, arestian esan dugun moduan, lau egunez Ermuko Kardinal Orbe plazan kokatuta egoten da baina berarekin lotuta hainbat ekitaldi egiten dira. 1 eta 2. mailako haur guztientzako ipuin kontalaria, beste zikloentzako gazteentzako idazleekin solasaldiak, kantaldiak,….

 


3) SANTIXAUETAKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Gure herriko jaiak heltzen direnean, uztailaren 25ean, euskararen presentzia areagotzeko sentsibilizazio kanpaina bat eramaten dugu aurrera. Bertan kartelak eta txapak kaleratzen ditugu “Nik euskarari bai ” lelopean.



4) SANTIXAUETAKO EKITALDI KULTURALAK

Arestian esan dugun moduan, herriko jaien barruan gure parte hartzea ere kontutan hartzen da urtero bi ekitaldi antolatuz, adibidez, 2007. urtean diaporama bat eta kantaldi bat eskainiz, noski, esan beharra ez dago, euskara hutsean.



5)POSTAL LEHIAKETA

2007. edizio hau gure 6.ena izan dela esan behar dugu. Honetan idazmena sustatzeko era bat dela pentsatzen dugu eta bertan herriko jendeak euren oporren berri ematen digute postalak bidaliz. Esan behar da 2006. urtean “gazte txokoa ” sortu genuela eta gero eta gaztetxo gehiagok idazten dutela.



6)JUANITA IBAIBARRIAGA LITERATUR SARIA

XIV. Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketa ospatu behar dugu 2007. urte honetan. Bertan bi sail daude, alde batetik, 3. mailatik 4. DBH artekoa, non eskoletan idazten dituzte euren ipuinak. Eta bestalde, helduen saria, non edozein ermutar parte hartu dezake 325€ saria jasoz.
Literatur sari honekin idazmena bultzatzea da gure helburu.

 

 

7) BERBETAN JARDUNALDIAK

Bertan hartza egunean aritzen garen elkarteok antolatzen ditugu jardunaldi hauek. Hauen xedea euskararen inguruko gogoetak egitea da, bertan elkarte ezberdinetan gaudenok gure kezkak aurkezten ditugu eta horiek kontutan hartuta hitzaldi sorta bat antolatzen da. Hitzaldiak 4 izaten dira eta gai ezberdinak jorratzen dituztelarik, adibidez: zelan lagundu gure seme-alabei lanak egiten, euskaldun berrien inguruan sortu ahal diren kezkak azaltzen, ekintza estraeskolarrak zelan egin, hainbat eta hainbat. Esan, jardunaldi hauek martxoa-apirilean egiten direla.

 

 

8)BERBALAGUN EGITASMOA

Euskaltegiekin batera egiten den egitasmoa da. Honen helburua euskaldun berri eta euskaldun zaharrak elkar ezagutzea izango zen helburu bat eta
noski, helburu zehatz batekin gero denon artean euskaraz egitearena. Astean zehar ordu betez biltzen dira lau pertsonaz osaturiko taldeak eta bertan euskara hizkuntza izanik nahi dutena egin ahal dute: kafe bat hartu, zinemara joan, txangoa, tailerrak,….



9) BERBATRUK EGITASMOA

2003. urtean Euskal Birusak Ermuko merkatari eta ostalariekin sinatutako hitzarmena da. Bertan merkatariek konpromiso batzuk hartu eta Euskal Birusak zerbitzu eta laguntza batzuk eskaintzen ziren: itzulpenak, aldizkarian agertzea,…

 

10) ERMUAN KANTUAN.

Hileko azken zapatuan, kalez kale kantuan aritzen gara eguerdiz.

 

11) AHOZKO ONDAREA

Ermuarron gaurko ahotsa biharko batzen ari gara

 

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Ermuko Udalaren berriak
Ermuko Udalaren berriak