Nor gara

euskalbirusa.eus pegata

Jada sarean gara, luzarorako geratzeko asmoarekin gainera.

Euskalbirusa.eus-ek komunikazio tresna bat izan nahi du, ermuar eta mallabitarrontzat, gurean gertatzen direnetaz jarduteko. Ez da izango Drogetenitturri on-line bat, nahiz eta, nola ez, aldizkaria eskuragai egongo den, hilero, pdf artxibo gisa, deskarga librean. Webgunea, daukagunaren osagarri izango da.

Euskalbirusa.eus-ren abantaila nagusia partaidetzarena da. Berri edo artikulu bakoitzaren inguruan komentarioak lagatzeko aukera hor dago.

Webguneak berri atal nagusi bat du, non saiatuko garen, gurean gertatzen direnei jarraipena egiten, dela kultur ekitaldi, dela gertaera sozial eta abar.

Bestalde, Agenda atalean, gure herrietako egutegi kultural ahalik eta osatuena aurkitzeko aukera eman nahi dugu.

Hor daude ere, ahozko ondarea kontsultazeko estekak. Mallabikoan bada materialik entzuteko eta baita ikusteko ere, Ermukoan, aldiz, lantxoa dago egiteke, baina edonola ere, ahotsak.com-erako esteka hoietan topatuko dugu materiala etorkizunean.

Besterik gabe. Sar zaitezte gurera, zuenera, saltseatu, arakatu, gozatu eta parte hartu, lagaiguzue zuen komentarioa zerbaitek atsegina eman badizue, edo kezka sortu, edo dena delakoa. Ongi etorriak.

 

EUSKAL BIRUSA KULTUR ELKARTEA

Euskal Birusa kultur elkartea 1990 urtean sortu zen Ermuan, herriko zenbait euskaltzaleren ekimenez. Hasieratik elkartearen helburua  euskararen erabilera sustatzea izan da, eta horretarako, erdaldun elebakarrak gehiengoa diren errealitatean sakabanatuta bizi den euskal hiztun komunitate esanguratsua trinkotzea bilatu du . Euskaldunei euskaraz bizitzeko aukerak areagotuko dizkien trinkotze hori, une eta gune egokiak eskainiz sustatu du elkarteak, Ermuan ere, euskaraz bizitzea, aukera eta  gozamen iturri dela erakutsiz. Helburu eta estrategia horiek kontuan izanik, Euskal Birusak, urte hauetan guztietan zenbait ekimen burutu du, horietako asko bere kabuz  eta herriko beste eragilerekin elkarlanean gainontzekoak.

Sorrera: 1990 urtea
Bazkide kopurua: 280 bazkide
Helbidea: Elexoste – Erdikokale 2, 1. 48260 Ermua
Telefonoa: 943 17 93 50

Helbide elektronikoak:

(Elkartea) euskalbirusa@gmail.com

(Drogetenitturri aldizkaria) drogeten@gmail.com

www.euskalbirusa.eus

Eta Facebookea ere aurkituko gaituzu.